Erakusketa

Badira historian ia ezer gertatzen ez diren urteak, bolada luzeak. Eta badira aste batzuetan historiaren norabidea goitik behera astintzen duten gertakariak. Hala gertatu zen 1975ean Euskal Herrian. Duela 50 urte, hiru hilabete eskasean,Txiki eta Otaegi fusilatu zituen erregimen frankistak, Franco diktadorea hil zen eta Juan Carlos I Borboikoak estatuburu kargua hartu zuen Espainian. Espainiar trantsizio gisa ezagutzen dena azeleratu zuten gertakari garrantzitsuak izan ziren. Egun Hego Euskal Herrian dugun egoera politikoa eta marko instituzionala ulertzeko funtsezko erabakiak hartu zituzten garaia izan zen hura.

“1975. Dena jokoan zegoen urtea” erakusketak Euskal Herriaren ikuspegitik urte hartan gertatutakoaren memoria jaso eta gaur egunera dakar, trantsizio espainiarrak Euskal Herriaren bilakaeran izan zuen eraginaz gogoeta egiteko elementuak ematearekin batera.

fundazioa@iratzar.eus