Al alba
Txiki eta Otaegiren fusilamenduak
Haizea eta Sustraiak Kultur Elkartea.
Jon Paredes Manot, 21 urtekoa, Bartzelona ondoko Cerdanyola del Vallés-eko kanposantuan fusilatuta hil zuen hamabi Guardia Zibileko pelotoiak, “Eusko Gudariak” abesten zuen bitartean. Angel Otaegi, 33 urtekoa, goiz berean hil zuen fusilatuta Guardia Zibilaren beste pelotoi batek, Burgosko espetxeko horma baten kontra. Hoyo de manzanaresen (Madril), FRAPeko militante Jose Hunberto Baena, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo, beste prozesu “sumarisimo” batean heriotzara zigortuak, Guardia Zibileko boluntarioen beste pelotoi batek fusilatu zituen.
Irailaren 26ko Ministro Kontseiluak Txiki eta Otaegiren heriotza zigorrak berretsi zituen, eta Jose Antonio Garmendia Tupa-rena bizi osoko zigorrera aldatu zuen. Irailaren 27an, Euskal Herri osoan deitutako greba orokorrarekin batera, oraindik salbuespen egoeran, guardiako boluntarioen zenbait pelotoik 11 kondenatuetatik 5 exekutatu zituzten, Franco agonikoaren graziarik jaso gabe.
Txiki fusilatu eta bi egunera, Zarautzen hileta elizkizuna egin zuten, agintariak eragozten saiatu arren. 4.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Bartzelonan lurperatu arren, Zarautzera eraman zuten gorpua urtebete geroago. Bere hilarrian hitz hauek irakur daitezke: