Borboikoaren
koroatzea
Juan Borboikoaren gurariak baztertu ostean, Francok Juan Carlos Borboikoa printzea izendatu zuen errege, 1969an. Juanen semea eta Espainiako azken errege Alfonso XIII.aren biloba zen bera. Azaroaren 22an, Francok ondorengotza funtsezko Lege frankistetan jaso zuen gisan, Juan Carlos Borboikoa Espainiako Errege izendatu zuten Gorte frankistek. Koroatze ekitaldian esandako hitzek ez zuten zalantzarako tarterik utzi:
“Juro por Dios y sobre los Santos Evangelios, cumplir y hacer cumplir las Leyes Fundamentales del Reino y guardar lealtad a los principios que informan el Movimiento Nacional”
Ondorengotzak jarraipen politikoa eman zion erregimenari, ez baitzuen indarrean zen lege bakar bat ere hautsi, eta ez baitzion eragin Francok utzitako autoritate eta egitura bakar bati ere. 1975eko azaroaren 22an izendatu zuten errege, 1947ko Estatuko Ondorengotzarako Legean horrela erabaki baitzen. Izendapenaren egunean, Juan Carlosek zin egin zuen Movimiento Nacional delakoaren printzipioei men egingo ziela, hots, frankismoa iraunaraziko zuela. 1978ko Espainiako Konstituzioak Espainiako erregetzat onartu zuen, Borboi Etxearen oinordeko izendatu zuen, eta estatuburu kargua eman zion. Kargu horiek jaso aurretik ere, Juan Carlosek estatuko buruzagitzaren barneko eginkizun batzuk izan zituen, Franco gaixo zegoen bitartean.