Denok
Gernikara!
1975eko Aberri Eguna
Frankismoaren amaiera fisikoaren ebidentziak eraginda (estatuburuaren osasun egoera kaxkarra zela-eta), Aberri Eguneko mobilizazioak nolabaiteko ikusgaitasuna eskuratu zuen, eta frankismoaren oposizioan kokatutako obedientzia estataleko indar politikoek ere harekin bat egin zuten.
Ohiko indar abertzaleez gain, EAJ eta ETA, Gernikako deialdi bateratura atxiki ziren LCR eta MCE, baita aurreko deialdietan batu ez ziren PSOE, PCE, Alderdi Karlista eta ORT ere. Mobilizazioa erreprimitua izan zen, eta 50 atxilotu baino gehiago izan ziren. Gertakari esanguratsuena Willy Kuijpers eta Walter Luiten diputatu flandriarren presentzia izan zen; ikurrina erakusteagatik atxilotu eta espainiar estatutik kanporatu zituzten.
ETA Aberri Egunera deitzen