Kartzela, torturak,
infiltrazioak…
Errepresioa eta salbuespen egoera
Kartzela eta sakabanaketa
Espainiar estatua preso politikoak sakabanatzen eta urruntzen hasi zen. 1936ko kolpe faxistaren osteko lehen urteetan, Larrinagako, Ondarretako, Gasteizko, Langraizko, Iruñeko, San Kristobalgo eta Saturrarango espetxeek milaka errepresaliatu hartu zituzten (Saturrarangoa emakumeen kartzela zen).
Burgosko prozesua
1970eko hamarkada hasieran, Burgosko prozesuan hainbat euskal herritar epaitu zituzten. Burgosko prozesuan frankismoaren ahultasuna ikus zitekeen. Diktaduraren historian ordura arteko mobilizazio handienak eragin zituen gertaera izan zen (Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru kideen fusilamendura arte), bai Euskal Herrian, espainiar eta frantziar estatuetan,eta beste herrialde batzuetan.
Atxiloketak eta torturak
1973an Carrero Blanco exekutatu zuen ETAk; horren ondorioz, besteak beste, Eva Forest eta Tasio Erkizia atxilotu eta torturatu zituzten. Elkartasun feminista uholdea egon zen ondoren Eva Foresten atxiloketen harira. Paradigma aldaketa: lege antiterrorista (1975). Frankismoaren erdialdean, errepresioaren paradigma aldatu zen. Errepublikano garaituak eta makiak atxilotzeaz gain, ikasleen 50eko protesten ondoriozko atxiloketak hasi ziren.
Loboren infiltrazioa
Mikel Lejarza Lobo SECEDeko agente infiltratua izan zen. ETA pm-ko arduretan egon ondoren, ehun militante eta kolaboratzaile baino gehiagoren atxiloketa eragin zuen 1975eko udan. Josu Mujika Beltza legazpiarra polizia enboskada batera eraman zuen, Guardia Zibilak tiroz hiltzeko. Uztailaren 30ean Txiki eta Wilson atxilotu zituzten bere infiltrazioaren eraginez. Lobo-k eragindako azken sarekadaren ondorioz, irailaren 18an, Jose Ramon Martinez Antia Montxo tiroz hil zuen poliziak. Hurrengo egunean, Andoni Campillo Alkorta gernikarra tiroz hil zuen poliziak. Operazioetan hildako hiru kideei Txiki batu zitzaien.
Salbuespen egoera
Hiru hilabeteko salbuespen egoeran, 4.000 atxilotu baino gehiago igaro ziren kuartel eta komisarietatik, eta poliziaren tiroz sei pertsona hil ziren. Errepresioa, batez ere, ETA izena zeramaten bi erakundeen aurka egin zen, baina baita erakunde politiko eta sindikalak desartikulatzeko asmoz ere. LCR-ETA VI, MCE, PCE, PSOE eta CCOOeko ehunka militante ere atxilotu zituzten.