Sauvons Garmendia
"Tupa", Otaegui

Nazioarteko erantzuna heriotza zigorrei

Baiona. 1975ko uda. Velez argazkilaria.

Heriotza zigorren berri izatean, nazioarteko presioa areagotu egin zen. Ezkerrak mobilizazioetara deitu zuen hainbat herritan. Bestetik, maila diplomatikoan, Olof Palme Suediako lehen ministro eta lider sozialdemokrata, Luis Echeverria Mexikoko presidentea eta Pablo VI Aita Santuaren beraren erruki eskaerak izan ziren.

 

Bost heriotzen berri jakin bezain laster, protestak zabaldu ziren Euskal Herri osoan, greba orokorrak hainbat lanegun iraun zuen, eta manifestazio jendetsuak izan ziren Europako zein nazioarteko hiriburuetan. Suminduraren eraginez, hainbat espainiar enbaxadari su eman zieten (Lisboa, Mexiko), eta zenbait gobernu demokratikok Espainiako Estatua Nazio Batuen Erakundeko asanbladatik botatzeko eskatu zuten.