Una grande
y libre
Frankismoaren kokapen historikoa
Frankismoa Francoren diktaduraren garaiari deritzo, 1939tik 1975era izan zena. Espainiako 36ko gerra (1936-1939) II. Errepublikaren kontrako estatu kolpe batekin hasi zen, zeinetan Francok lidergoa lortu baitzuen, hasieran beste batzuk ere lehian zeuden arren. Hitler eta Mussoliniren laguntzari esker nagusitu ziren faxistak espainiar estatuan. Altxamendu Nazionala, Matxinada Faxista edo Espainiaren Aldeko Gurutzada deitu izan zaio. Frankismoak lurralde osoan espainiarra ez zen naziotasun espresio oro (linguistikoa, kulturala eta politikoa) zapaldu egin zuen. Mugimendu ezkertiar zein abertzaleak debekatu eta jazartzearekin batera, erregimen frankistatik urruntzen zirenen kontrako jazarpena ere hedatu zuen, aldizkariak eta irratiak itxiz. Euskaraz hitz egiteko debekuak, erbestea, kartzelak, emakumeen kontrako errepresioa, gehiegikeria polizialak, zentsura… Frankismoaren gau luzeak hamarkadak iraun zituen Euskal Herrian.
Hitler eta Franco Hendaian
Frankismoaren zutabe ideologikoak
- Espainiar nazionalismo zentralista eta uninazionala: España Una Grande y Libre
- Espainiar oligarkiaren interes kapitalisten mesederako sistema ekonomikoa
- Gurutzada Santua eta doktrinamendua
- Moral kristau autoritarioa
- Familia eredu kristau eta patriarkalaren zentralitatea
- Autarkia hasieran, mendebalde kapitalistan uztarketa gero, turismoa eta eraikuntza ardatz nagusi gisa ezarririk
Frankismoak zer eragin zuen Euskal Herrian?
- Hizkuntzaren minorizazioa, nazio eta hizkuntza gutxituen zapalkuntza
- Elizaren inmatrikulazioak, jabetza eta ondareen lapurretak
- Erbestea (Ipar Euskal Herrira, Ameriketara, SESBera…)
- Errepresioa eta kartzela. Milaka preso kontzentrazio eta sarraskitze eremuetan, bortxazko desagerpenak eta fusilamendu masibo zein isilpekoak
- Esklabotza lanak era masiboan
- Euskal Gobernuaren deuseztapena, botere politikorik gabe utzia
- Haurren bahiketa, gerra ekintza bezala
- Analfabetismoa eta atzeraldi ideologikoa
- Prekarietatea eta pobretze orokorra