AEBen eskua
trantsizioari begira

Potentzia amerikarraren laguntza

Carrero Blanco eta Henry Kissinger

1973ko abenduaren 19an Henry Kissinger Carrero Blanco almirantearekin bildu zen, bere heriotza eragin zuen ETAren atentatua baino egun bat lehenago. Amerikako Estatu Batuek erregimenaren eboluzioa eta herrialdearen etorkizuna xehetasunez jarraitu zuten, erabakigarria jotzen baitzuten mendebaldearen eta Europaren defentsarako. Francoren heriotzaren ondotiko bilakaera ezin da ulertu AEBen eta beste potentzia mendebaldarren eraginkortasunari erreparatu gabe. Hitlerren eta Mussoliniren laguntzari esker nagusitu zen frankismoa, baina Bigarren Mundu Gerra bukatuta, aliatu mendebaldarrek ahalbidetu zuten diktaduraren biziraupena. Ezabatuta gelditu zen, gauzak horrela, Francoren kontrako interbentzio aliatuaren itxaropena, eta urteak aurrera zihoazen heinean, diktaduraren elkarlana areagotu zen. Laguntza horrek egin zuen posible trantsizioa aurretik prestatzea, erregimenak zein AEBek ez zutelako nahi matxinada demokratiko batek sistema politikoa eroraraztea, Portugalen gertatuko zen moduan.