Españoles,
Franco ha muerto
Francoren heriotza
Carlos Arias Navarro Francoren heriotzaren berri ematen
1973an Espainiako gobernuburu kargua Carrero Blanco almirantearen esku utzi zuen Francok. Baina ETAk Carrero Blanco hil zuen, Francoren ondorengo erregimenaren jarraipena zalantzan jarriz. 1975eko irailaren 27ko Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru kideen fusilamenduen ondoren, urriaren 1ean Madrilen ekitaldi erraldoi bat egin zuten erregimenari babesa adierazteko. Franco eta Juan Carlos I Borboikoa elkarrekin agertu ziren azken eguna izan zen. Francok, hil aurretik, ohean gaixo zela, Juan Carlos Borboikoari mezu hau helarazi zion (azken horren hitzak):
Europako beste diktadore batzuk epaituak edo erailak izan baziren ere, Franco ohean hil zen, 1975eko azaroaren 20an. Euskal Herrian, ospakizun egun handia izan zen. Francok 36 urte egin zituen Espainiako estatuburu.